GEN3D proiektuaren helburu nagusia Cloud 3D diseinatzaile bat sortzea da, diseinu
sortzailearen
sistema eta arau parametrikoetan oinarritutako diseinu automatizatuaren sistemak
integratuko
dituena. Honen asmoa, diseinuak eta eskaintzak sortzeko egungo kostua minimizatzea da eta azken
bezeroarengana e-commerce soluzio batekin iristeko. Diseinu-plataforma berri horri
esker, parte
hartzen duten enpresak industria adimendunean barneratu ahal izango dira,
merkataritza-ekintzaren
lehiakortasuna hobetuz eta ekonomia digital berrian eraginkortasunez sartuz.
GEN3Dren alderdi bereizgarria da erabiltzaileak ez duela diseinua eskuz sortuko arau horiek
ezarritako mugei jarraituz; aitzitik, sistemak berak sortzen ditu automatikoki arau
horiekin
bateragarriak izan daitezkeen diseinuak, erabiltzaileari denbora asko aurreztuz. Erabiltzaileak
azken diseinuaren zuzentasuna baliozkotuko du, eta aukera bat baino gehiago dauden
kasuetan egokiena
aukeratuko du.
Azpimarratu behar da plataforma berriaren asmoa ez dela bulego teknikoko langileak
eta, enpresaren
eskaintzetarako produktuak eta proiektuak diseinatzen dituzten, arkitekto diseinatzaileak
ordezkatzea. Beste era batera esanda, GEN3Dri esker, arkitektoak nahi duten diseinuaren
inguruaren
eta zehaztapenen baldintzak ezartzen dituztenak izatera pasatzen dira, sistema adimendunak diseinu
optimizatu ugari sortzen ditu, non arkitektoek behin betiko diseinua gainbegiratu eta hautatzen
duten.
Hauek dira proiektuan proposatutako helburu teknologikoak:
-
Web3D diseinatzaile bat garatzea. Sistema osoak web3D diseinatzaile bat izango du oinarri
gisa. Fabrikatzaileek eskainitako datuetatik abiatuta diseinuak egiteko aukera emango du
konfiguratzaile horrek. Datu horiek 3D ereduak eta eskuragarri dauden materialak jasoko
dituzte, baita produktua diseinatzerakoan kontuan hartu behar diren murrizketak ere.
Halaber, gai izan beharko du parametroetan oinarritutako diseinu automatizatuko sistemak eta
diseinu sortzaileko sistemak egindako diseinuak interpretatzeko, erabilitako produktuak
lotzeko, posizionamendu eta akabera bakoitza interpretatzeko eta 3Dn marrazteko.
Konfiguratzaile horrek proiektuak kudeatzeko eta emaitza 3D truke-formatu batera
esportatzeko gaitasuna izango du. Jasotako datuetatik abiatuta, sistema erabiliz egindako
diseinuei buruzko informazio garrantzitsua lortu ahal izango da, eta eskaintzak egiteko
erabilitako produktuak eta materialak zatitu ahal izango dira.
-
Parametroetan oinarritutako diseinu automatizatuko modulu bat garatzea. Modulu bat
garatuko
da, eta, horri esker, parametroetan oinarrituta aurrez definitutako diseinu batetik sistema
malguago batera igaro nahi da, hainbat aukera bateragarri sor daitezkeen arauetan
oinarrituta. Beste alderdi bereizgarri bat da, GEN3Dn, ez dela eraikuntza-elementuetatik
abiatuta diseinatzen (hormak, forjatuak, leihoak), baizik eta 3D egitura modularretatik
abiatuta. Honek konplexuagoak ezarriko ditu deskonposizioari dagokionez (leihoak dituztenean
edo ez dituztenean, instalazioetarako konexioak dituztenean), zein forma diren baliozkoak,
bai eta beste modulu batzuekin zer modutan konektatu edo gainjar daitezkeen ere; "Lego"
moduko hurbilketa bati jarraituz.
-
Diseinu-modulu sortzailea garatzea. Modulu bat sortuko da, eta horri esker, tarte baten
barruan mugatutako parametro batzuk oinarri hartuta, modulu horrek diseinuen aldaerak
sortuko ditu, bezeroak ezarritako parametroak eta mugak betetzeko. Horretarako, hainbat
kontzeptu definitu beharko dira (ateek estalitako azalera, koloreen kontrastea, koloreen
batez besteko bizitasuna, elementuen batez besteko tamaina, elementuak kokatzeko oreka
espazialaren indizea, etab.). Sistemak sarrera-parametro gisa erabiliko ditu kontzeptu
hauek, bezeroak aldaketak eskatu ahala aldaerak sortzeko. Aldaketak globalak (topologia,
koloreak, akaberak, etab.) edo partzialak (koloreak, elementuen antolaera, etab.) izan
daitezke.